50.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan 1998. urtean ipini zuten abian irakurketa sustatzeko kanpaina. Aipatutako ezaugarriak dituzten udalerriei dago zuzenduta lehiaketa hori, haurrak eta gazteak irakurtzera bultzatzeko egindako proiekturik edo jarduerarik onenak saritzeko. Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren arteko lankidetzari esker egiten da, eta, 2002az geroztik, Coca-Cola España Fundazioaren lankidetzarekin.