Etxea
Idiara Landetxea 2005ean berreraiki zen, baina bere jatorrizko egitura mantendu egin da.
Osorik alokatzen da eta 16 lagun har ditzake, hala ere, 8 pertsonentzako soilik ere egokitu liteke.
Banaketa:
Beheko solairua:

Beheko solairua:

- Guztiz hornitutako sukaldea: garbigailua, ontzi-garbigailua, mikrouhin-labea, Dolce Gusto kafe-makina, hozkailua eta beharrezko sukaldeko tresna guztiekin.
- Egongela eta jangela handia: mahai luze batekin, txikienentzako egokitutako jolastoki batekin eta sutondoaren berotasunean konpainiaz gozatzeko sofa eder batekin.
- Komuna.
Lehenengo solairua:

Lehenengo solairua:

- Jolas-gela: Telebista, DVDa, mahai-joko ezberdinak eta liburutegi txiki bat.
- 4 logela bikoitz 1.05 metroko ohearekin eta logela bakoitza hornitutako bere bainugelarekin. Logela guztiek kanpora ematen duten leihoak dituzte.
Bigarren solairua

Bigarren solairua

- 4 logela: horietatik bi logela bikoitzak dira 1.05 metroko ohearekin eta beste bi logela 1.50 metroko ohearekin, logela bakoitzak hornitutako bere bainugela du eta hauek ere leiho ederrak dituzte.
- Bigarren solairu hau itxiz gero, beheko solairuaz eta lehenengo solairuaz gozatzeko aukera eskaini dezakegu taldea 8 lagunekoa denean.
Kanpoaldea:

Kanpoaldea:

- Portxeaz eta atzeko aldeaz gozatzeko aukera eskaintzen da, barbakoa eta kanpoalderako altzariekin.
- Landetxeak wifi sarea du erabilgarri.
Galeria

Gozatu gure etxeaz.