– ERRESERBA

 – Bezeroari aurrerakina edo seinalea eskatuko zaio erreserba baieztatzeko:
250 € asteburua
500 € astea
Seinalearen diru-sarrera, erreserba egiterako orduan emango zaion kontu zenbakian egin beharko da.
– Ordaindu beharreko gainontzeko kopurua: Ordainketa landetxean bertan egingo da, kreditu txartelen bidez, eskudiruarekin edo transferentziaren egiaztagiriarekin.
– Erreserba formalizatu ondoren, 48 orduko epean egin beharko da dagokion aurrerakinaren edo seinalearen ordainketa.

 

– ERRESERBAREN EZEZTATZEA

– Sarrera eguna baino 15 egun lehenago baliogabetuz gero, erreserbaren zenbateko osoa itzuliko da.
– Sarrera eguna baino 7 eta 15 egun lehenagoko tartean baliogabetutako kasuetan, landetxeak seinale bezala jasotako kopurua atxiki dezake edota data aldatu.
– 7 egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egindako baliogabetzeak direnean, ez da seinale bezala emandako zenbatekoa bueltatuko.
– Bezeroa, aldez aurretik adierazi gabe, ez bada zehaztutako sarrera egunean landetxean aurkezten, erreserba baliogabetutzat emango da eta ez zaio aurrerakina edo seinalea itzuliko.

 

-ZERBITZUAK ETA KONTUAN HARTU BEHARREKO BARNE-ARAUDIA
1- Ordutegia
Sarrera: 18:00etatik 23:00etara
Irteera: 11:30ak baino lehen.
Ordutegiak egokitu egin daitezke, aurrez jabearen eta bezeroaren artean adosturik.

2- Etxearen ekipamendua:

2.1.- Arropa zuria: Arropa zuri gehiago, ohe-jantziak, eskuoihalak etab. behar izanez gero, edota egonaldian zehar aldatu nahi izanez gero, jakinarazi eta beharrezko dituztenak emango dizkiegu.

2.2.- Bestelakoak: Era berean, zerbait oker balego edo faltan botako balute (adibidez erretako bonbillaren bat), mesedez jarri daitezela gurekin harremanetan eta ahalik eta azkarren konpontzeko edota bezeroaren beharrak asetzen saiatuko ginateke.

3.- Edukiera eta gonbidatuen sarrera
Landetxeen funtzionamendurako legediak gonbidatuak onartzeko aukera arautzen du; edonola ere jabeari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio.

Errentariek aurrez kontratatutako pertsona kopuruaren baldintzak bete beharko dituzte; Arau-hauste horrek egonaldia aurrez amaitzea ekarri lezake eta ez litzateke ordaindutako zenbatekoa bueltatuko.

4.- Animalien sarrera:
EZ dira animaliak onartzen landetxe barruan.

5.- Bizikidetza:

Etxearen instalazioekiko eta inguruarekiko errespetua eskertzen dugu. Bestalde, kontuan izan behar da landa eremu batean daudela, horrek dakartzan ondorioekin.
Kaleko atea: Etxe barruan dauden bitartean kaleko atea irekita utzi dezakete, baina eskertuko genuke irteterakoan eta gauez lotara joan aurretik ixtea.

6.- Garbitasuna

Egonaldiaren amaieran, bezeroei dagokie landetxea garbitu eta tresnak biltzea;
Ohe-jantziak ohe gainean tolesturik utzi daitezke; erabilitako eskuoihalak komunean bildurik, etxean erratza behar bezala pasata; sukaldean erabilitako tresnak behar bezala garbituta eta gordeta.
Egonaldia bukatutakoan, zakarrak bezeroek eurek atera beharko dituzte, kalean dauden edukiontzietara botatzeko aukera izanik.
Altzariak mugitu badituzte, egonaldia bukatutakoan, berriz ere bere lekuan jarri beharko dira.

7.- Kalteak
Kalteak sortuz gero, eskertuko genuke jakinaraztea, ahalik eta azkarren konpontzeko, baita egonaldian zehar ere.
Kalteak, gaizki erabiltzeagatik edo axolagabekeriagatik sortutakoak izan direla uste bada, konponketaren edota ordezkapenaren kostea bezeroak bere gain hartu beharko du.

8.- Bestelakoak
Egonaldia aurrez amaitutzat eman ahalko da gizalegezko arauak edota garbitasun edo bizikidetza arauak betetzen ez badira.